Gastu soziala handitzeko zergen politika aldatzea eskatu du ELAk
Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval arlo sozialeko arduraduna eta Iñaki Zabaleta, ikerketa bulegoko kideak 2013ko fiskalitateari buruzko txostena aurkeztu dute. ELAk salatu du, berriro ere, Europear Batasunean bataz beste duten presio fiskala izango bagenu , 4.663 miloi euro gehiagoko eskuratzeko gai izango liratekeela Hego Euskal Herriko Ogasunak. Dirutza honen bitartez, gastu soziala handitzeko beta izango lituzkete administrazioek.
ELAk emandako datuek erakusten dute zergak langileok ordaintzen ditugula gehien bat. Hau da, PFEZaren bidez (Pertsona Fisikoen Errenten gaineko Zerga) laneko errenten pisua, enpresa, profesionalen eta kapitalaren errentak baino 2.5 bider gehiago da..
ELAk iruzur fiskalaren aurkako neurriak areagotzea eskatu du. Horretarako soldatatik ez datozen errente guztiak ikuskatu behar dira gehienez 5 urteko epean. Bestalde, paradisu fiskalen erabilera oztopatzeko zigor handiagoak ezartzearen aldekoa agertu da.
Sozietate gaineko eta Ondareen gaineko zergen inguruan hobekuntzak eskatu ditu ELAk, beti ere diru bilketa handiagoa izan dadin. PEEZaren eskalan galdutako progresibotasuna berreskuratu behar dela adierazu du sindikatuak "kapitalaren errentak duten pribilegioa ezbatzeko bidean".
Azkenik, gardentasuna eta eta parte soziala exijitu ditu.