Gipuzkoako papergintzako grebak jarraituko du
Prentsa ohar bateratua
Zikuñaga enpresako zuzendaritzaren jarrera oztopatzailea eta mehatxatzailea salatu nahi dugu. Mehatxu bidez behartu ditu langile batzuk lanera joaten eta, gainera, ETTko langile bat erabili zuen lanpostu bat betetzeko. Gertakari hauek Lan Ikuskaritzan salatu ditugu sindikatu guztiek eta hurrengo egunetan auzibidean ere ipiniko dugu.
Greba deialdiaren kontrako salaketarekin Patronalak langileak beldurtu nahi izan ditu, baina grebako lehenengo hiru egun hauetan emandako erantzunak argi utzi du gure lan baldintzen alde borrokatzeko prest gaudela, adosten dena bete dadila nahi dugula, hitzarmenaren negoziazioak sektoreko gaurko problematikari erantzuna eman behar diola.
Greba egitea ez da delitua eta ADEGIk kriminalizazio saiakerarekin ez du lortuko gure proposamenak bertan behera utziko ditugula.
Abenduaren 3, 4 eta 5ean badaukagu beste erronka bat: Patronalak ez badu negoziatu nahi kalera aterako gara sektorea geldituz. Ziur gaude langileek neurria emango dutela