Gipuzkoako zahar-etxeetako lan hitzarmen berrirako aldarrikapenak zehaztu dira
Uztailaren 24ean Berra zahar-etxeko hitzarmena sinatu ondoren amaitu zen gatazka, guztira 90 hitzarmen sinatuta. Gaur goizean burututako bileran datorren urteko hitzarmenean jaso nahi dituzten erreklamazioak zehaztu ondoren, datozen astean eskualdeetan egingo diren batzarretan eztabaidatuko dira.
Behin-behineko lan kontratoak murriztea izango da lehenbabiziko ahalegina. Honekin batera, soldaten igoera, lanerako ordutegiak eta mutualitateen zeregina planteatuko dituzte datorren urteko lan hitzarmenetan.
Muñozen hitzetan, zahar-etxeetako langileen borroka eredugarria izan da sindikatuarentzat, eta erakutsi du lan erreformari aurre egiteko mugarik ez dagoela, nahiz eta patronalak bere eskutan zituen abantaila guztiak erabili edozein akordio zapuzteko.
Era honetan, Iñigo Zubeldia, Gizalan federazioko arduradunak azpimarratu du “Gipuzkoako zahar-etxeetako langileen aurrean izugarrizko porrotaren lekuko izan da. ADEGIk bere esku izan dituen tresna guztiak martxan jarri eta erabili ditu, demanda penalak , lan arlokoak eta administratiboak barne, baina hala ere porrot egin du. Horregatik, agerian geratzen da, langileak ondo antolatuz, informatuz, kontzientziatuz eta elkartuta mantenduz gero, ez dagoela ez boletinik ez eta patronal neoliberal atzerakoienetan atzerakoienik ere, balio dezakenik.”.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak negoziaketa honetan izan zuen papere gogoratu du.”Gizarte Politikako Saila, egoerak eskatutako lekuan egon da. Ez da ezkutatu, busti egin da eta bere ardura bere egin du. Hemendik aurrera beste inork ez du esan ahal izango, azpikontratatutako enpresak erakunde pribatuak direnik eta erantzunkizun politikoetatik at daudenik”.
ELAK sektoreko langileak animatu nahi ditu, datorren hilabetean hasiko dugun negoziaketan ere partehartze aktiboa izan dezaten. Langile hauen antolakuntza eta borroka erabakiorra izan da eta izango da oraingoan ere. Ezarri ditugun helburuak garratntsitsuak eta anbiziosoak dira eta horregatik, borrokak darrai.