Gipuzkoako egoitzetan grebak izandako jarraipen zabala ikusita, ELAk mobilizazioekin jarraituko du

2015/05/08
Gipuzkoako egoitzetan grebak izandako jarraipen zabala ikusita, ELAk mobilizazioekin jarraituko du
ELAk oso positibotzat jotzen ditu bai sektorean hiru egun hauetarako deitutako grebak izan duen jarraipena eta baita Gipuzkoako 15 zahar egoitzetan eta 13 eguneko zentrotan lortutako akordioak ere. Datorren astean, ELAk lan zentruetan asanbladak egingo ditu, lorturiko akordioak baloratzeko eta gatazkaren hurrengo epea antolatzeko.

ELAk oso positibotzat jotzen ditu bai sektorean hiru egun hauetarako deitutako grebak izan duen jarraipena eta baita Gipuzkoako 15 zahar egoitzetan eta 13 eguneko zentrotan lortutako akordioak ere.

ELAk gogorarazi nahi du, lan zentru hauetan hitzarturiko edukiak, pasa den apirilaren 26an Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) egindako proposamenean daukala bere muina.

ELArentzat, proposamenaren edukiak eta egindako akordioak, pausu garrantzitsua ematea ahalbidetzen diete Gipuzkoako zahar egoitzetako langileen lan baldintzak duintze bidean.

2015 urterako %2ko soldata igoera, 2016rako KPI+2ko soldata igoera, igande eta jaiegunetako plusa ia bikoiztu egiten da, gau iraunkorretako langileen gaueko plusa %50 igotzen da, aintzinatasun plusa igotzen da, Ezintasun osagarriak hobetzen dira, mugikortasun geografiko eta funtzionala ez dela aplikatuko bermatzen du, mutuek ezin izango dute ohiko ezintasunak kudeatu... Klausula hauek, 2013an hitzarturiko akordioak barneratzen zituen erreformaren aurkako klausulei gehitzen zaizkie. Era berean, beste 5 artikulu hitzartu dira, lan egutegiaren aplikazioa hobetzen dutenak, urtean jai egun gehiagorekin eta behin behineko langileen egonkortasunari begira.

Datorren astean, ELAk lan zentruetan asanbladak egingo ditu, lorturiko akordioak baloratzeko eta gatazkaren hurrengo epea antolatzeko.

ELAk gogorarazi nahi du, negoziazio honetan, akordio oso baterako proposamena egin dela, bai gaur egun dauden enpresako hitzarmenak berritzeko eta baita sektoreko hitzarmena ere. Sektoreko gehiengo Sindikatua da ELA eta guk osatu genituen negoiazio mahai guztiak, denetan plataforma bakarrarekin, bai sektoreko hitzarmenerako eta baita enpresako hitzarmenerako ere. 5 hilabetez, Patronalak Mahai hauetan izandako blokeo jarrera ikusita, pasa den apirilaren 26an, GFAk (sektorearen %90a finantzazen du) proposamen bat egin zuen, ELAk eta beste sindikatuek egindako aldarrikapen nagusienak bere gain hartzen zituena eta alde sozialeko kide guztiok positibotzak jo genuena.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena ikusita eta patronalaren jarrera inmobilista eta xantaia jaraitua ikusita, ELAk Gipuzkoako erresidentzien sektore osoan greba deitu zuen, GFAren proposamenaren edukia, negoziazio esparru guztietara eraman ahal izateko.

Guzti honegatik, ELAk ez du ulertzen, sektorean ordezkatuta duden Sindikatu batzuk, GFAren proposamena ikusita, guztion oniritzia edukita, beraien pasibotasunarekin nola estaldura ematen dioten ADEGIren xantaia jarrerari eta GFAren proposamenari muzin egiten dioten.

Sektore honetan, non gutxitan bezala argi geratzen den klase borroka, ez da onargarria sindikatu batzuen jarrera. Egoeraren diagnostiko bat egin eta beraien ekarpen bakarra boligrafo-sindikalismoa egitea da eta honela patronalaren jarrera eta berauen jarreraren alde egiten duten praktika politikoa indartu besterik ez dute egiten.

ELAk, benetako gatazkaren alde apustu egingo du, Erresidentziatako sektoreko langileen eguneroko errealitatea eraldatzeko balioko duena.