Gobernuak ELAri ukatu egin dio Arnaldo Otegiri bixita programatu bat “ publiko egin delako

2015/02/28
ELAk bidegabe eta onartezinatzat jotzen du erabakia gizarte libre eta demokratiko batetan

ELAk Espainiako Gobernua salatu nahi du Arnaldo Otegiri bixita egiteko Logroñoko espetxean biharko hitzordua debekatu diolako. Bixita Adolfo Muñoz”Txiki” Idazkari Nagusiak eta Amaia Muñoa Idazkari Nagusiaren Albokoak hitzarturik zuten.

Debekuaren arrazoia bidegabea eta onartezina da gizarte libre eta demokratiko batetan: bixita ukatu egin da hedabideetan publikoa egin delako. ELAren eritziz,  preso bati egin beharreko bixita ukatzea publikoa egin delako  preso dagoen pertsonaren eskubideen urraketa dakar, eta baita, bixita hori elkartasuna eta babesa erakutsi nahi ziotenen eskubideen urraketa ere.

Ekimen hauek guztiz totalitarioak diren sistemenak dira: herritarroi isiltasuna ezartzen zaie eta bere askatasun eskubideak jorratzen diztuztenei zigorra ezartzen zaie. ELAk sendoki errefusatu nahi ditu jarrera arbitraio hauek eta aztertuko du aukeren bat dagoen epaitegien babesa lortzeko honako agintekeriaren aurrean.

Honako bixitarekin, ELAk bere elkartasuna erakutsi nahi zion Arnaldori eta berarekin batera Bateragune auzian atxilotutakoei. Atxiloketa haiek, 2009ko Urriaren 13an buruturikoak, ordungo Barne Ministroa zen Perez Rubalcabaren (PSOE) bultzada politikoaz egin ziren. Alderdi politiko horrek, PPrekin batera, bultzatu eta egun sostengatzen du “Estatu Ituna”, antiterrorismoaren aitzakiapean bere benetazko xedea gure herriarentzat egoera normalizatua eta konponbidea ekiditea denean: jarduera politikoagatik pertsonen atxilotzeak- Arnaldo, Miren, Sonia, Arkaitz eta Rafa, kasu- argiro erakusten du Itun hori indarrean dagoela.

ELAk Arnaldo Otegiri helarazi nahi zion bera eta bere lagunak libre ikusteko nahia; horregatik beste behin, ELAk pertsona hauek libre uztea exijitzen du

ELAko BATZORDE ERAGILEA

2015.eko Otsailaren 28an