Greba egun gehiago Mungiako San Jose Etxe Alai egoitzan

2014/03/05
Greba egun gehiago Mungiako San Jose Etxe Alai egoitzan
Abendua ezkero 19 greba egun egin eta gero bihar greba egun gehiago abiatuko dituzte. Udalak ez dun lan gatazka honetan duen ardura beregain hartzen, ezta zerbitzua kudeatzeko ardura duen Urgatzik ere.

Mungiako san Jose Etxe Alaiko eguneko zentroko eta egoitzako 48 langileek martxorako 11 greba egun gehiago deitu dituzte, lan baldintza duinak eta kalitatezko zerbitzua eskaintzea bermatuko duen hitzarmen propioa lortzeko. Orain arte hainbat mobilizazio egin dituzte, tartean abenduan ezkero egindako 19 greba egunak. Hasieratik euren aldarrikapenak argi azaldu dizkie Udalari, Patronatuko lehendakaria alkatea bera da eta hortaz baita arduradun nagusi ere, eta Urgatzi enpresa azpikontratatuari ere. Hitzarmen propioa lortzeko borroka da, adostutako edukiak bermatuko dituen hitzarmena eta zenbait hobekuntza gauzagarri eta justu dituena. .

Hitzaremen propioa lortu arte borrokatzeko gertu dira langileak. Horregatik martxoak 6, 7, 8, 9, 17, 18, 19, 20 , 21, 22 eta 23rako greba egunak deitu dituzte. Gainera, bariku honetarako martxoak 7, manifestazioa deitu dute. Iluntzeko 19:00etan abiatuko da egoitzatik eta herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatzen diete.

Patronatuak eta Urgatzik negoziaziorako borondaterik ez badute greba mugagabea ekitea ez da baztertzen.