Greba Euskadiko Orkestra Sinfonikoan
Negoziazioak hasi zirela urtebetea igaro da, eta Zuzendaritzak ez do erantzunik eman langileen erreibindikazio bati ere: 2010. urtean legez kanpo amortizatu ziren 4 plazak berreskuratzeko bermerik ez dago, ezta etorkizunean lanpostuak iraunarazteko bermerik ere. Oro har, bajak eta erretiroak direnean ez da ordezkorik jartzen; beraz, horrela jarraituz gero, Euskadiko Orkestra arian-arian deseginez joango da.
Eusko Jaurlaritzako ez aurreko Kultura sailburu Cristina Uriartek, ez oraingo Bingen Zupiriak ez dute bildu nahi izan EOSeko langileekin, bi-biei Orkestraren egoera larriaren berri eman bazaie ere.
Gaur egun gastua murrizteko irizpidea gailendu da, Orkestra sortzeko hasierako helburuaren kaltetan: musikaren kalitatea eta gizarte-eginkizuna. Nahiz eta aurrekontua izan, 2012-2015 aldian soldatak ordaintzeko diru-kopuruak 1.500.000 euroko jaitsiera izan du, gastuan murrizketak egin direlako.
Ostera, ikaslearen papera gehiegikeriaz baliatzen dira. Ikasle batek 6000 € ordaindu behar du master bat egiteko, eta Orkestran leku bat izateko; baina horrela egiturazko lanpostuak legez kanpoko eran betetzen dira.
Euskadiko Orkestrako langileek borrokan jarraituko dute, benetako hitzarmen bat lortu arte, hots, lan-baldintzak eta lanpostuak bermatuko dituen eta murrizketa-politika bukatuko duen hitzarmen bat lortu arte.