Greba gehiago egingo dira Bizkaiko autoeskoletan, patronala uztailaren 28ko bilerara proposamenekin joaten ez bada

Bilbon egindako manifetazioari dagokionez, ELAk salatu du Udalaren partetik jasotako zailtasunak, besteak beste, Kale Nagusiaren errai batetik joateko agindua. Horrek arrisku frankoan jarri du manifestari batzuen segurtasuna, eta adierazpen askatasun aurkako neurria da, azken finean.
Mobilizazioen eta greben dinamikaren ondorioz, APAVI Bizkaiko patronalak negoziazio-mahaiaren bilera deitu du uztailaren 28rako. Hala ere, badirudi patronalak arreta galtzeko maniobrak egin nahi dituela, hala nola proposamenik gabeko bilera bat deitzea, edukien benetako negoziazio oparoa aktibatzea baino.
Horregatik, ELAk Uztailak 28ko mahaira langileen eskaerei erantzungo dioten edukiak ekartzeko galdegiten dio patronalari; Horrela izan ezean mobilizazio eta grebak bultzatzen jarraituko dugu. 11 urte daramate sektoreko langileek Hitzarmena berritu gabe, eta Hitzarmena berritzeko eskaera nagusiak hauek dira:
-
Soldaten erregularizaziorako eta erosteko ahalmena berreskuratzeko soldata-taulak ezartzea. Ia autoeskola guztiek, irakasleen kasuan, hitzrmenaren araberako soldata ofizialak modu irregularrean ordaintzen diren kopuruekin konbinatzen dituzte. Eta irakasle ez diren langileak, batez ere administrazioko langileak eta nagusiki emakumeak, urtean 1.000 euro gordinera ozta-ozta iristen dira.
-
Lanaldia murriztea irakasle ez diren kolektiboentzat, generoen arteko aldea murrizteko. Urrats garrantzitsuak irakasleekin parekatzeko, asteko 35 orduei begira.
-
Ordutegiak arrazionalizatzea, hauek gaueko 21: 00etatik aurrera luzatu daitezkesektore honetan, egunero 11 ordura arteko lanaldiekin eta larunbatetan lan egitea barne.
-
Erretiro partziala bezalako neurriak, adina arrisku-faktore izan daitekeen sektore batean plantila gaztetzea ahalbidetuko dutenak.