Gutxienez 10.000 lanpostuko kontsolidazio prozesu negoziatua lortzeko ekainaren 1a aurretik greba dinamika hasi behar da

2022/05/06
Hezkuntza Sailak estabilizazio prozesuetara 3.407 lanpostu ateratzeko iragarri duen erabakiak behin behineko 13.000 irakasleren bi heren kontsolidaziotik at uzten ditu

Gaurkoan, Maiatzaren 6ko irakasleen mahaian egindako proposamena aldatu du Hezkuntza Sailak irakasleen LEPari dagokionean. Astelehenean, estabilizazio prozesuetara 2.545 lanpostu eskas deituko zituela jakinarazi zigun, eta 1.812 EPE prozesu arruntetara. Gaurko mahaian berriz, estabilizazio prozesuetara 3.407 lanpostu eta 1.958 EPE arrunterara ateratzeko erabakia helarazi digu.

Proposamen honek, estabilizazio prozesuetara aterako litzateken lanpostu kopurua gehitzen badu ere, 13.000 behin behineko irakasleren ia bi heren kontsolidaziotik at uzten ditu. Behin behinekotasuna ez da %8ra jeitsiko, Europatik emandako jarraibiderik ez da beteko eta irakasleek pairatzen duten %41etik gorako behin behinekotasun mailak kronifikatzen jarraituko du.

ELAren ustez, LEPera deituko lirateken lanpostu kopuruen igoera honek, bi gauza uzten ditu agerian: bata, Hezkuntza Sailak argudio gisa erabiltzen dituen muga eta ezintasunak gainditu daitezkeela borondate politikoa baldin badago; bestetik, Hezkuntza Sailaren erabakakiak eta borondate politikoa baldintzatzeko bidea mobilizazio eta presioa direla.


Arazo honi irtenbide egokia emateko beharrezkoa litzateke gutxienez 10.000 lanpostuko LEPa, eta horrekin bat, ezinbestekoa Kontsolidaziorako prozesu bermatzaile propioen negoziazioa langileon ordezkariokin. ELAk kontzentrazio, mobilizazio eta ekimen desberdinak jarri ditu abian helburu honekin, azkenak, astelehenean egindako kontzentrazioa Lakuan edota abian daukan sinadura bilketa.

Halere, Hezkuntza Sailaren jarrera ikusita, eta ekainaren 1a aurretik estabilizazio prozesuetara aterako den lanpostu kopuruak zehaztuta egon behar dela kontuan izanda, ELAk ezinbestekotzat jotzen du data horren aurretik greba dinamika bati hasiera ematea. Horregatik, greba dinamika horren aldeko sustapen lanetan dabil hezkuntzako gainerako sindikatuekin.