Hainbat sindikatuk eta erakunde sozialek parlamentuko taldeei eskatu diete Elkarrizketa Sozialeko Kontseiluaren aurka bozkatzeko

2014/11/03
GUNE plataformako sindikatu eta erakunde sozialek, besteak beste ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS... sindikatuek, Elkarrizketa Sozialeko Kontseilua sortzeko legea salatzeko azaroaren 6an Parlamentuaren aurrean elkarretaratze bat egingo dute egun horretako osoko bilkura dela eta.

PSNren premiazko proposamen honen xedea da CEN, UGT eta CCOOentzako dirulaguntzak gehitzea, Kontseiluan egoteagatik bakarrik.

Gainera, “ekonomia eta enplegua suspertzeko” akordio bat ere sinatu da, zeinen baitan aipatutako erakunde horiek 545 milioitik gora kudeatuko dituzten.

Gogoratu beharra dago antzeko egitasmoetan nagusitu zen porrotak eta iluntasunak akordio hauek bertan behera uztera eraman beharko lukeela, halakoek diru publikoa botatzea ekartzen baitute, sinatzaileentzako finantziazioa beste helbururik gabe.

Bestalde, horrelako hitzarmenek eta sasi-elkarrizketa sozialak UGT eta CCOOen menpekotasuna areagotzea eragin dute, eta sindikalismo horrek mobilizatzeko eta konfrontatzeko aukera baztertzea; honek langileen artean ekintzak partekatzeko modua zaildu egiten du.

Horregatik, GUNE plataformak Parlamentu aurrean 11n elkarretaratzea deitu du, burugabekeria hau salatzeko eta talde politikoei galdatzeko ezezko botoa eman dezatela. Beste edozein jarrerarekin babestu egingo lukete diru publikoa xahutzeko operazio bat, zeinen asmoa UGT, CCOO eta CENen justifika ezineko gainfinantziazioa blindatzea den, bere arduradun sindikal eta patronalek diru publikoari esker bizitzen jarrai ahal dezaten.