Arabako UHEI-IVED

Hezkuntza Delegaritzaren aurrean protesta egin dute lekualdaketaren kontra

2024/12/04
Arabako UHEI-IVED zentroak azaroan jakin zuen Hezkuntza Sailak lekualdaketa egingo zuela hurrengo kurtsorako. Ramiro de Maeztu eraikinetik, Zabalgana auzoan kokatuta dauden barrakoi batzuetara. Erabaki horren aurrean langile, ikasle eta hezkuntza komunitate guztia mobilizatu da. Gaurko kontzentrazioa, Gasteizko Hezkuntza Delegaritzaren aurrean egin dena, oso arrakastatsua izan da eta aldaketaren kontrako mobilizazioaren aurreneko pausua da.

ELAk salatu du Zabalganako barrakoiak ez direla ikasketak emateko leku aproposa eta langileak prekaritatera bultzatzen dituela. Besteak beste, kokapen txarra du, lan osasunaren prebentzioan hutsuneak ditu eta azpiegitura falta agerikoa da. Azken urteetan Aldaialde eskolako ikasle eta langileak bertan egon dira.

ELAk, Arabako UHEI-IVEDeko hezkuntza komunitatearekin batera, argi utzi nahi dio Hezkuntza Sailari zentro aldaketa ez duela onartzen. Lekualdaketa aldebakarrez erabaki da, langileen bizkarrean eta hauek prekaritatera kondenatuz. Gauzak horrela, ELAk mobilizazioak eta langileen aktibazioa bultzatuko du Hezkuntza Sailak atzera egin arte.