Hezkuntza Sailak Aguraingo sei familiari ikastetxe publikoan matrikulatzea eragotzi nahi die

2016/03/10
Gobernuak familia hauek beraien seme-alabak itunpeko ikastetxe batean matrikulatzera behartu nahi ditu ELAk publiko salatzen du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Aguraingo sei familiarekin izan duen jokabidea.

Lopez de Larrea ikastetxe publikoak 42 matrikula eskaera jaso ditu 2016/17 ikasturterako. Ikastetxe honek 2 gela ditu 2 urteko ikasleentzat, gutxiegi aurten jasotako matrikulazio eskaenrentzat. Hau honela, ikastetxeak Hezkuntza Sailari beste gela bat irekitzeko eskera luzatu dio, aurreko ikasturteetan gelako ikasle ratioak gainditu direnenan egin duen moduan. Izan ere, ikastetxean ez dago leku arazorik.

Hezkuntza Sailak ordea, eskaerari muzin egin eta aldebakarrez sei familia hauek herri bereko itunduriko beste ikastetxe batera bideratu nahi ditu.

ELArentzat gobernuaren jokabidea guztiz onartezina da. Familien ikastetxe publiko batean seme-alabak matrikulatzearen erabakia ez errespetatzeaz gain, agerian uzten du murrizketa inposatzeko bere obsesioa eta eskola publikoa indartzeko borondaterik eza.

Honegatik guztiagatik, ELA Hezkuntza Sailari eskatzen dio Lopez de Larrea ikastetxe publikoko arduradunekin eta familiaekin eser dadila sortu duen egoera honi irtenbide egoki bat aurkitu asmoz, inolako inposiziorik gabe.