Hezkuntza Sailak ez du sukalde eta garbiketako langileen ozkezkapenik egiten

2015/03/13
ELAk jaurlaritzaren hipokresia salatzen du, izan ere, aste honetan Zaratamon gertatua, gauza putuala izatetik urrun, modu orokor eta sistematikoan gertatzen ari baita.

ELAk erabat gezurtatzen du Eusko Jaurlaritzak esandakoa, hezkuntzako sukalde eta garbiketako langileen baja eta baimen guztiak ordezkatzen direla, alegia.

Aste honetan Zaratamoko eskolan sukalde langileak ordezkapenik gabe geratu dela eta plazaratu den albistea, inola ere ez da gertaera puntuala, Hezkuntza Sailak sines arazi nahi duen moduan, egoera orokortua baizik. Honen antzeko egoerak etengabe salatu zaizkie hezkuntza arduradunei inolako erantzunik jaso gabe.

Sukalde eta garbiketako langileak luze daramate egoera hau pairatzen, modu larrian duela bi ikasturtetik hona. Izan ere Eusko Jaurlaritzak uko egiten baitio ordezkapen zerrendak irekitzeari eta modu sistematiko eta orokortuan ordezkapenak ez betetzea erabaki du.

Egoera honek, ikastetxeen ohiko funtzionamentu normalean modu larrian eragiteaz gain, bertako langileak lan-zama jasaezinak bere gain hartzera behartzen ditu. Izan ere, atzeratu ezin daitekeen lana baita. Lan-zama handitze hauek osasun arazo ugari sortzen ari dira egoera hauetan dauden langileengan.

Arazo hauek ekidin asmoz, ELAk sukaldetako nahiz garbiketako langileen ordezkapen zerrendak berehala irekitzea exijitzen dio jaurlaritzari, eta ordezkapen guztiak lehen egunetik egin daitezela.

Arazo larri hauei irtenbidea emateko Hezkuntza Sailak neurririk hartzen ez badu, kolektibo hauetako langileak egoera honi behin-behitiko konponbidea hartzera behartuko dituen bestelako neurri larriagoak hartzeko prest agertzen dira.