Hezkuntza Sailak irakasleen ordezko zerrenda ofizialetik kanpoko beste arauz kanpoko zerrenda bat osatu du

Onartezian da. Izan ere, ordezkapenetarako hurrenkera ez da errespetatzen, eta zerrenda paraleloko kideei telefonoz deitzen zaie Bizkaiko eskoletako zenbait espezialitateetan sortzen dien azken momentuko bajen aurreneko eguna betetzeko. Horrek esan nahi du Jaurlaritzak berak ordezkapenak kudeatzeko sortutako Ordezkagunea plataformari bizkar emanez jardun duela Bizkaiko Hezkuntza delegaritzak.
Neurri hori justifikatzeko, ondorengoak argudiatu zituen Hezkuntzak:
-
Zenbait espezialitateko zerrendetan puntu gutxien zituzten hautagaiekin osatu da zerrenda, eta Hezkuntzaren hitzetan, borondatez onartu dute zerrendeko parte izatea, nahiz eta Bizkaiko hainbat ikastetxeetarako eta egun bakarrerako izendapenak betetzeko izan.
-
Pandemia egoera dela eta, salbuespenez sortutako zerrenda izan dela,
-
Egun bakarrerako kontratazioak direla, zerrenda ofizialetatik kanpokoak.
-
Azken unean jakinarazten diren bajak kudeatzeko helburuarekin egin dela zerrenda eta ikastetxe askorentzat onuragarria izan dela.
Beste inprobisazio ariketa baten aurrean gaude. ELAk uste du pandemiaren egungo egoerak justifikatu eta azaldu ezin duen beste jardunbide baten aurrean gaude, berriro ere sindikatuon bizkar egin dena. Oso larria da ordezkoen zerrendak arautzen dituzten arauak Hezkuntzak berak urratzea, hautagaien hurrenkera errespatatu gabe, eta zerrenda horietan egoera zaurgarrienean dauden pertsonen edozein baldintzetan lan egiteko beharraz baliatzea.
Erabaki horren atzean irizpide ekonomizista hutsak daude. Izan ere, ELAk hainbatetan salatu du langile falta dagoela ordezkapenak behar bezala kudeatzeko; pandemia aurrekoa da arazo hori.
ELAk, beraz Hezkuntzari ondorengoa eskatzen dio:
-
Zerrenda paralelo hori atzera bota dezala eta ordezkapenak ordezkoen zerrenden hurrenkera errespetatuz egin ditzala.
-
Zerrenda hori indarrean egon den bitartean, ordezkapen horiek gauzatzeko lehentasuna zuten hauatagai guztiei galdutako lan egunak konpentsatzea.
-
Hezkuntza delegaritzetan ordezkapenak zein hezkuntzako langileen beste hainbat gai kudeatu ahal izateko behar adinako baliabide eta langile hornikuntza bermatu dezala.