Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko ratioen akordioak irakasle kopurua %1,3 handitzea besterik ez du eragingo

Hezkuntza Sailak eta gainerako sindikatuek maiatzak 26an sinatutako akordioak ez du hobekuntza nabarmenik ekarriko ikastetxeetan. Izan ere:
-
Baliabide gehigarri eskasa dakar. Irakasleei dagokionez, ikastetxeei baliabideak esleitzeko adostutako irizpideen arabera, egun dagoen irakasle kopurua baino %1,3 gehiago izatea eragingo du, hau da, 214 irakasle gehiago. Irakasle horiek 8.011 geletarako izango direnez, 39 gelako irakasle bat gehiago izatea suposatzen du horrek.
Etapa |
Orain arte |
Irizpide berriekin |
Aldea zenbakietan |
Aldea ehunekoetan |
HH-LH |
9.817 irakasle |
9914 |
97 gehiago |
+%1 |
DBH-Batxilerra |
6288 |
6405 |
117 gehiago |
+ %1,86 |
Guztira |
16105 |
16319 |
214 gehiago |
1,3 |
*Iturria: Hezkuntza Sailak irakasleen mahian aurkeztutako simulazioa
Bestetik, kudeaketa eta euskarri lanetarako esleituko diren baliabideei dagokionez, 742 lanaldi bideratuko dira 8.011 ikastaldetarako, hau da, 11 gelako lanaldi bat.
-
Ratioetan ez da aldaketa nabarmenik izango. Ikasgeletako gehieneko ratioaren jaitsiera txiki bat adostu dute, ikasketa maila batzuetan bakarrik, eta aplikazioa progresiboa izango da datozen lau ikasturtetan.
Hezkuntza etapa |
Gehieneko ratioa |
Haur Hezkuntza (2 urteko gela) |
18 (Berdin) |
Haur Hezkuntza (bigarren zikloa) |
20 (Lehen 23) |
Lehen Hezkuntza |
23 (Lehen 25) |
DBH |
25 (Berdin) |
Batxilergoa |
27 (Lehen 30) |
Lanbide Heziketa |
Ez da aipatzen |
Azken urteotako matrikulazio kopuruari begiratu behar zaio jaitsira honen atzean dagoena ulertzeko. Izan ere, ikasgelako gehienezko ikasle kopurua txikitzea adostu dute matrikulazioaren beherakada gertatzen ari den etapetan. Alegia, jada gertatzen ari den ikasle kopuruaren beherakadara egokitu dituzte ratioak. Aldiz, ikasle kopurua handitzea espero den etapetan, ratioak ez dira aipatzen.
Bestetik, ikasgela bat zabaltzeko edo eusteko behar diren gutxieneko ratioak edo ikasle kopuruak ez dira aldatu.
Hori horrela izanik, akordioak ratioen txikitzea bakarrik onartzen du jada beherakada hori gertatzen ari den ikasketa mailetan. Ikasle gehiago izango direnetan, berriz, muturreko ratio politika aplikatzen da: Jaurlaritzak ikasle gutxiagorekin ikasgela gehiago zabaltzeko aukera izan arren, ahalik eta ikasle gehien pilatzen ditu ikasgeletan. Horrela, esaterako, 11 ikasleko bi gela sortu beharrean, 22ko bakarra osatzearen alde egiten du.
-
Ez dago kontsolidaziorako proposamenik. Behin-behineko 13.000 irakasle daude EAEn, eta kontsolidazio prozesuen bidez behin-behinekotasuna %8 arte murriztu behar dela dio legeak. Langileen behin-behineko egoerarekin amaitzeaz gain, hezkuntza kalitatea hobetzeko aukera ere eskaini beharko luke kontsolidazioak, eta horretarako ere aukera du Jaurlaritzak gelako ikasle gutxiago egotearen aldeko politikak aplikatuz, hau da, gutxineko ratioen alde eginez. Gai horiek, baina, ez dira akordioan aipatzen: ez ratioena, ez kontsolidazioarena.
ELAren proposamena
Ratioei dagokionez, ELAK mahaietan gehieneko ratioak etapa guztietan nabarmen jaistea defendatu du:
-
Hezkuntza etapa
Gehieneko ratioa
Haur Hezkuntza (2 urteko gela)
12
Haur Hezkuntza (bigarren zikloa)
15
Lehen Hezkuntza
20
DBH
20
Batxilergoa
20
Lanbide Heziketa
15
Gutxieneko ikasle kopuruen ratioen alde egitea ere bai. Hau da, muturreko politika sistematikoki aplikatzeari uztea. Horretarako, honako neurri zehatzak proposatu dizkio ELAk Hezkuntza Sailari:
-
Ikastetxe bakoitzean gehienez bi gela egotea ratio tartearen goiko herenean.
-
Ikastalde horiek gehienez bi ikasturte egotea egoera horretan.
-
Mugatu hezkuntza publiko osoan egoera horretan egon daitezkeen ikastetxe kopurua.
Kontsolidazioari begira, bestetik, gutxienez 10.000 lanpostu barneratuko dituen LEP deialdia eta lanpostu horiek betetzeko kontsolidazio prozesu bermatzailea adostu behar da, ikastetxe publikoetan dagokion kidegoan lan egindako denbora erabakiorra izanik.
ELArentzat arduratzekoa da beste sindikatuek onartzen ez zituzten proposamenak orain azaleko aldaketa soilekin onartzea. Izan ere, ELAren ustez, akordioak langileentzako onura baino Jaurlaritzaren aldeko propaganda besterik ez du sustatzen. Ezin baita akordioa edukien aldetik baikortasunez jaso ez bada kontsolidazioa bermatzen eta ratio txikiagoen aldeko politika bat ezartzen.