Hezkuntzaren Euskal Legeak ikasle guztien euskalduntze-eskubidea berma dezala eskatu dute eragile nagusiek

2022/10/10
Euskalgintzak eta hezkuntzako eragile eta sindikatu nagusiek euskararen inguruko Hezkuntzaren Euskal Legearen proposamen "integrala" aurkeztu dute. Kontseilua, EHIGE, Euskal Herriko Ikastolak, Heize, Hik Hasi, ELA, LAB eta Steilaseko ordezkariek agerraldi bateratua egin dute gaur Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuari egindako ekarpena aurkezteko. Hezkuntza-eragile horiek "kezkatuta" agertu dira legearen zirriborroak ez duelako "argi eta garbi" zehazten zein izango den etorkizuneko hizkuntza-eredua.

Belaunaldi berriak euskalduntzera bideratutako hezkuntza-eredu global eta inklusiboaren aldeko apustua egiten dute. Legeak ikasle guztiei euskalduntzeko eskubidea bermatzea eskatu dute.
Erakunde horiek Jaurlaritzak abenduan aurkeztuko duen lege-aurreproiektuaren arabera erabakiko dituzte etorkizuneko urratsak.

Irakurri dokumentua: