Hiru greba egun gehiago Lanbideko Orientazio Zerbitzuan

2016/09/30
Eusko Jaurlaritzak orientatzaileen gatazkan inpostautako blokeoaren aurrean ELA eta LAB sindikatuok urriak 3, 4 eta 5erako deitutako greba egunak mantentzen dira.

Orientatzaileen gatazkan aurrerapausuak eman beharrean, pasa den asteartean, Irailak 27, izandako bileran Jaurlaritzak blokeo jarrera garbia erakutsi zuen.

Lau sindikatuok ahobatasunez aurkeztutako proposamen bideragarri bat atzera botatzen saiatu ondoren, onartezina den proposamen bat aurkeztu zuen, Mahai Orokorreko Akordioaren aldaketa ekarriko lukeena. Proposamen horrek, Osakidetza, Irakaskuntza edo justicia administrazioa bezalako beste eremu batzuetako langileei eragingo lioke, eta proposatutako aldaketak bide bat irekiko liote administrazioari erabaki diskrezioanlak hartzeko lekualdatze lehiaketetan.

Gainera, gatazkari irtenbide bat bilatzeko asmotan uztailean osatutako lan taldeko bilerak bukatutzat ematea erabaki zuela jakinarazi zigun.

Dirudienez, Jaurlaritzari ez zaio axola orientazio zerbitzuko ia 200 langileren ordezkatzeak, Euskal enplegu zerbitzuan izan dezakeen eraginak.

Erabat onartezina da langileen ordezkariekin izandako bilerak bukatzeko erabakia hartu izana alde bakarrez, langile hauekiko eta zerbitzu honekiko iñolako ardurarik izando ez balu bezala.Guzti honengatik, mahai negoziatzailearen irekiera exijitu eta mobilizatzen jarraituko dugu.