Itunpeko irakaskuntza alorreko langileen mobilizazioak

Sindikatuek langileei mobilizaziora dei egiten diete Kristau Eskola eta IZEA patronalei, murrizketak alde batera utzi eta EAEko hitzarmenaren negoziazioari ekin diezaiotela eskatzeko, inolako murrizketa planteamendurik gabe eta beharrezko diren aplikazio bermeekin.
Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiok (ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT) oso larritzat jotzen dituzte EAEko itunpeko irakaskuntzako patronalek 2010eko maiatzetik aurrera hartu dituzten erabakiak.
Era honetan, salatu dute "Eusko Jaurlaritzak kontzertazio moduluak murrizteko erabakiaren aurrean, itunpeko irakaskuntzako patronalek murrizketa hauen zama nagusiena sektoreko langileen bizkar jartzea erabaki zutela, inolako elkarrizketa eta negoziaziorik izan gabe eta soldatak murriztuz".