Jarraipen zabala izan du Bizkaiko autoeskolateko astebeteko grebak

Akordioa ez da duela 11 urtetik berritu, eta, besteak beste, administrazio-lanpostuek, feminizatuenek, bereziki, genero-arrakala handia dutela islatzen du.
Gaur egun APAVIk ez du inolako interesik gatazka eta kolektibo honek planteatzen dituen aldarrikapenak bideratzeko, batez ere:
-
*Soldaten erregularizaziorako eta erosteko ahalmena berreskuratzeko soldata-taulak ezartzea. Ia autoeskola guztiek, irakasleen kasuan, hitzarmenaren araberako soldata ofizialak modu irregularrean ordaintzen diren kopuruekin konbinatzen dituzte. Eta irakasle ez diren langileak, batez ere administrazioko langileak eta nagusiki emakumeak, hilean 1.000 euro gordinera ozta-ozta iristen dira.
-
*Lanaldia murriztea irakasle ez diren kolektiboentzat, generoen arteko aldea murrizteko. Urrats garrantzitsuak irakasleekin parekatzeko, asteko 35 orduei begira.
-
*Ordutegiak arrazionalizatzea, hauek gaueko 21: 00etatik aurrera luzatu daitezkesektore honetan, egunero 11 ordura arteko lanaldiekin eta larunbatetan lan egitea barne.
-
*Erretiro partziala bezalako neurriak, adina arrisku-faktore izan daitekeen sektore batean plantilla gaztetzea ahalbidetuko dutenak.
Azkenik, ELAk langileak zoriondu ditu greba-egun hauetan guztietan egindako lanagatik eta, bereziki, gaurko greba egunagaitik. Goizeko 10.00etan prentsaurrekoa egin da Basauriko Irrintzi autoeskolaren aurrean, eta herriko autoeskoletan barrena ibilbidea hasi da goizean zehar. Arratsaldean mobilizazioak jarraituko dira.