Krisia eta itun sozialak aztergai udako ikastaroetan

2009/07/01
Manu Robles-Arangiz Fundazioa Institutuak eta UNED-Bergarak “Krisia eta itun sozialak” ikastaroa antolatu dute uztailaren 2 eta 3rako Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako egoitzan.

Jardunaldiei uztailaren 2an emango zaie hasiera, osteguna. Goizeko protagonista nagusia Juan Torres Lopez izango da. Bere hitzaldia bi zatitan banatuko du; lehenengoan krisiaren nondik norakoak aztertuko ditu, eta, bigarrenean, krisiaren aurrean erantzun alternatiboak proposatuko ditu. Izen handiko ekonomilaria da Torres Lopez, Sevillako Unibertsitateko Ekonomi Teoria eta Ekonomi Politikako Departamenduan Ekonomia Aplikatuaren Katedraduna.

Gizartea eta sindikalgintza aztergai

Ikastaroen bigarren eta azken eguna uztailaren 3a izango da, ostirala.

Asbjon Wahl norvegiarra mintzatuko daelkarrizketa sozialaren ondare ideologikoaz. 

Wahlen ostean, eta jardunaldiei amaiera eman aurretik, Adolfo Muñoz, Txiki, idazkari nagusiak elkarrizketa sozialaz arituko da.

Egitaraua

http://www.mrafundazioa.eus/dokumentazio-zentrua/dokumentuak/dokumentuak-15-el-legado-ideologico-del-pacto-social-y-su-fracaso/view?set_language=eu