Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestazioa Bilbon ekainaren 21ean
2014/05/27
Hainbat sindikatuk -ELA tartean- eta eragile sozialek deituta ekainaren 21ean manifestazioa egingo da Bilbon Kutxabankeko pribatizazioaren aurka. Deitzaileek eskatzen dutenez, funtsezkoa da aurrezkiak pertsonen eta gizartearen mesedetan kudeatuko duen euskal finantza-sistema publikoa eraikitzea.
Sindikatu eta eragile sozialetako kideek Gasteizen egindako aurkezpenean salatu dutenez, "Euskal Kutxak-Kutxabank likidatzen ari dira zerbitzu publikoari eta gizarte-ekintzari dagokionez. Era honetan urte luzeetan zehar ereindako aurrezki eta aktiboak akziodunen eta espekulatzaileen esku jarrai nahi dituzte”.
ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozen aburuz erabakia atzera botatzeko ordua da eta ekainaren 21ean ospatuko den manifestazioan parte hartzera deia egin du. “Arazo honen inguruan gezur asko bota dira. Aginte-organoetan erabakiak hartzeko gaitasuna izan duten horiek dira estrategia hau zuzentzen ari direnak”.