Lan hitzarmena berritu du ELAk Saveran
Akordioak honako puntuak jasotzen ditu:
-
2 urterako bijentzi edo indarra.
-
Urteko 1689 orduko lanaldia.
-
Soldataren %1-eko igoera 2015 urterako eta %1,5-ekoa 2016-erako.
-
Kalitatezko enpleguaren sustapena eta kontratazioa mugagabearen lehenestea.
-
Gainera, Hitzarmenaren atal desberdinek lan baldintzen hobekuntza ugari jasotzen dituzte.
ELA-k publikoki zoriondu nahi ditu Savera enpresan lan egiten duten pertsona guztiak haiek egindako esfortzuagatik eta eduki duten inplikazioagatik. Izan ere, beraiei esker ahalbidetu da enpresa hitzarmenaren berrikuntza. Hitzarmenak, duina eta kalitatezkoa den enpleguaren indartze eta lehenestea duen enpresa ereduaren aldeko apustu garbia egiten du. Hitzarmen honen eraginez, 13 dira dagoeneko, 2013. urtetik hona aldi baterako kontratu tenporala izatetik kontratu mugagabea lortu duten langileak.
Hala nola, positiboki baloratzen dugu lortutako soldata igoera eta baita hitzarmenez hitzarmen indartuz doazen lan baldintzen blindajearen mantentze eta bermea. Modu honetan, enpresak lan erreforma aplikatzeko aukerarik izango ez duelarik. Instrumentu zehatz eta errealen bitartez, Savera-ko langileen lan baldintzen kalitatea bermatzen da; mutuei gaixotasun arrunten gestioa burutzeko muga jartzea, ultraktibitate mugagabea, enpresak hitzarmena inaplikatzeko aukerarik ez izatea...
Guzti hau dela eta, akordio honek, kalitatezko enplegu duina kontsolidatzen duten lan baldintzen hobekuntzan aurrerapauso garrantzitsua suposatzen du Bortzirietako eskualdean. ELA-rentzat lehentasunezko gaia da hau, eta are eta gehiago Bortzirietako eskualdean, izan ere bertan egungo krisiak egundoko ondorio bortitzak izan baititu.