Lan Ikuskaritzak bi arau-hauste larri aurkitu ditu Nafarroako Administrazioko lan osasunean

2015/10/12
Funtzio Publikoak 6 hilabete ditu gabezi eta zerbitzuaren ez-betetze guztiak zuzentzeko. Egoera kontuan izanik, ELAk uste du gaia premiazkoa dela eta zerbitzu honen menpe dagoela Administrazioko langileen segurtasuna.

Aurreko Gobernuaren estrategia izan da hau, lan osasuneko gaiak geldiarazi dituzte eta ez dute egin beharrekoa bete; gainera, langileek jasan dituzten murrizketekin lan osasunean arazoak biderkatu egin dira

Bi arau-hauste larri ekarri ditu egoera honek: bata 5/2000 Errege Dekretu Legegileak bere12.15 a) artikuluan zehazten duena eta bestea Errege Dekretu berberaren 12.20 artikuluarena. Hau guztia dator ikuskaritzak aurkitu dituen bai giza-baliabideen bai teknikoen eskasiak direla-eta. Honek Nafarroako Gobernuko Administrazioak propio duen Prebentzio Zerbitzuak ez duela bere lana bete garbi utzi du.

Langile kopurua urria da (13), eta hau behin eta berriz salatu egin da, kontuan izanik Nafarroako Administrazio Orokorrean dagoen langile kopurua, eta kontuan hartu gabe langile azpikontratatua, hauekin koordinatu egin behar baita prenbentzioko jarduera. Gainera, ikuskaritzak ikerketa egin zuen unean, 3 pertsona zeuden lanerako ezintasunean eta beste bat lan jardunaren murrizketarekin; ezintasun eta murrizketa hauek bete gabe zeuden.

Prebentzio Zerbitzu Propioak bere langileekin eredu izan beharko luke gai honetan, baina errealitatea izan da arduragabekeria eta legearen urraketa etengabea.

Egoera kontuan izanik, ELAk uste du gaia premiazkoa dela eta zerbitzu honen menpe dagoela Administrazioko langileen segurtasuna. Hori dela eta, eskatzen dugu alde batetik legea bete dadila lan osasunean eta espedienteak ireki diezazkietela ardura izan dutenei, eta bestetik, oposaketak atera ditzatela zerbitzuan dauden gabezi hauek guztiak bete daitezen.