Errenta Bermatua

LGSren maila berreskuratzeko % 50 igotzea eskatzen du ELAk

2023/03/09
Desberdintasun soziala %30 handitu da Nafarroan 2019tik 2021era. ELAk eskatu du Errenta Bermatuak LGSren erreferentzia berreskuratzea prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko, 2016ra arte zen bezala.

Nafarroako Gobernuak errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratu du: 716,31 euro hilean 2023an pertsona bakar baten familia unitateentzat. 2016ra arte, prestazio horren araudia aldatu zen arte, erreferentziazko zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) zen. Erreferentzia horri eutsiz gero, errenta bermatua 1.080 eurokoa izango litzateke hilean 2023an, % 50 handiagoa.

Gainerako kotizaziopeko prestazioak hilean 484 eurokoak dira, eta Bizitzeko Gutxieneko Diru sarrera hilean 565,37 eurokoa da. Zenbateko horiek oso urrun daude oinarrizko gastuei aurre egin ahal izatetik: Iruñeko alokairuaren prezioa 900 euro ingurukoa da batez beste, eta horri gehitu behar zaio elikagaien, erregaien eta argindarraren prezioaren garestitzea, besteak beste.

Nafarroan, desberdintasun sozialak %30 egin du gora 2019tik 2021era: Gini koefizientea (eskuragarri dauden diru sarreren araberako desberdintasun soziala neurtzen duena) 3,9tik 5,1era igo da 2019tik 2021era.

ELAk errenta bermatua erreformatzeko eskatzen du, zenbatekoaren erreferentzia LGSren arabera kalkula dadin.