Madrilen onartutako Arlo Publikoa Arrazionalizatzeko Legeak langile publikoen baldintzak areago okertuko ditu
Baina beste aldera legeak EBEPen kalterako aldaketak ezartzen ditu: batetik, bitarteko (interino edo aldi baterako) langileen baldintzak okertzen ditu, erabateko mugikortasun funtzional eta geografikoa ezarriaz, eta Administrazioetako gainerako langileenak ere; hauei, gastua jaisteko aitzakiaz, mugikortasun geografikoaren inguruko irizpideak aldatzen zaizkie. Kalitatezko enpleguaren ordez enplegu prekarioa sartu nahi dute.
Halaber, legeak ere arautzen du zein izango diren militarrek administrazio zibilean jarduteko aintzat hartu beharreko irizpideak.
Lege hau Herri-Administrazioko langileen aurkako beste eraso bat da: EBEParen alde bakarreko aldaketak, prekarietate gero eta handiagoa, enpleguaren suntsipena eta zenbait lanpostu “militarizatzeko” aukera. Lege honek arlo publikoa txikitzeko dinamikari eusten dio, horrek eragin duen enplegu galera, eskubide murriztu eta soldata jaitsierak barne.
ELAk erakundeei exijitzen die politika hauek alde batera utz ditzatela, zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatezkoen alde egin dezatela eta behingoz aitor ditzatela azken urteetan kendutako eskubide laboralak.