Maiatzaren Lehena arrakastatsua

2009/05/01
Azken urteotan bezala ELAk Maiatzaren Lehena Bilbon ospatu du manifestaldi batekin. Milaka militante eta kide elkartu dira goizeko 11,30etatik aurrera Bilboko Gran Vía kalean.

Arratsaldean, ohi bezala,bazkari bat izango da Barakaldo BEC-en.

Adolfo Muñozek maiatzaren 21erako gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorra izan du hizpide. Era honetan, patronalak eta gobernuak erabaki oso gogorrak hartzen ari direla, eta gogorragoak hartuko dituztela aurrerantzean, adierazi du. “Egoera larri honetan euren helburu bakarra krisia gatazka sozialik gabe kudeatzea da. Eta hori onartezina da ”.

Bere esanetan, greba orokorra behar dugu politikak alda ditzaten; greba orokorra behar dugu enpresarien xantaiari aurre egiteko. “Greba orokorra behar dugu eta egingo dugu”, azpimarratu du.

Maiatzaren Lehen honetan gogorarazi nahi izan du ELArentzat aberastasunaren banaketa justuagoa lortzea ez dela bakarrik hitzarmen kolektibo on bat sinatuz lortzen, gizarte eredua (pentsioak, hezkuntza, osasuna, etxebizitza, menpeko pertsonen zaintza, e.a.) soldata bezain garrantzitsua baita. Horregatik, gizarte ereduarekin erlazioa duten gai hauek ere, lehen mailako aldarrikapenak izaten jarraitzen dute.

 

Irakurri Hitzaldia