Milaka pertsonak parte hartu du Gasteizen enpleguaren aldeko manifestazioan
2014/12/20
Milaka pertsonak parte hartu du gaur goizean Gasteizen ELA, LAB eta ESK sindikatuek eta Alestis, Arkema, Candy, Condesa, Corrugados Azpeitia, Ecn Cable Group, Fundiciones Wec, Laminaciones Arregui, Tepsa, TS Fundiciones, Bionor, Cegasa, Orozco, Castmetal eta Servimax enpresetako sail sindikalek " Benetako politika instriala orain" lelopean deitutako manifestazioan. Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusia izan da bertan.
Deitzaileek Eusko Jaurlaritzaren industria planaren gabezia salatu dute, enpresariak finantzatzen jarraitzen duten bitartean, aintzat hartu gabe enplegua suntsitzen ari diren ala ez, aberastasuna banatzen duten ala ez.
Hau guztia gertatzen ari da elite politikoa, Urkullu lehendakaria buru dela, hazkundeaz, enplegun sorreraz eta hobekuntzaz hitz egiten ari den bitartean. Titular handi horiek helburu bakarra dute, gizarteak bizi duen errealitatea ezkutatzea.