Muñoz: “Mutuak patronalaren tresnak dira bere interesak aurrera eramateko”

2012/01/25
Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, pairatzen dugun siniestralitateak zerikusi handia du inposatzen diguten prekarietatearekin. Esan dezakegu bata igotzen denean, bestea ere bai. Muñozek parte hartu du Bilbon Mutualitateen inguruko batzar batean ia mila ordezkariren aurrean.

Batzarraren ondoren manifestazioa egin dute ELAko ordezkariek Confebask patronalaren egoitzaraino. ELAko idazkari nagusiarekin batera, Leire Txakartegi osasun eta lan segurtasun alorreko arduradunek hartu dute parte ekitaldi honetan. ELAko arduradunak bat etorri dira “CCOO eta UGTren babesarekin patronalak lortu nahi duela bai kontingentzia profesionaletan, baita arruntetan ere, kudeaketa guztia eramatea”.

Muñozen hitzaldi osoa

Txakartegiren hitzaldi osoa