Muñoz : ez dago inolako arrazoirik greba orokorreko aldarrikapenak aldatzeko

2009/09/22
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako milaka ordezkari elkartu da gehiengo sindikalak deituta Donostian.

Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, mobilizazioa elkarrekin egiteak balio handia dauka.Ekintza bateratua oso beharrezkoa baita Hego Euskal Herriko langileentzat. “Hemen bildu den sindikalismoak ez dio botereari men egiten; bere erabakiak ez ditu onartzen. Ez gobernuetan, ezta aldundietan ere. Greba orokorreko egunean esan genuen: gobernuetan alderdiak alda daitezke, baina zoritxarrez politika ez da aldatzen; alternantzia badago, baina alternatiba sozialik ez”.

Muñozek salatu du, alderdi batzuk bat datozela; zarata mediatikoa kenduta,esparru sozialean, ekonomikoan. “Esate baterako, Nafarroan UPN, PSN eta CDN. Autonomia Erkidegoan, EAJ eta PSE”. Bere esanetan, “argi eta garbi esaten dute politika ekonomiko eta sozialetan makillajeak besterik ez dituztela egingo.

ELAko idazkari nagusiak gogoratu du maiatzaren 21ean kalera irten ginen eta greba orokor bat egin genuela.”Greba egiteko arrazoiak hortxe daude oraindik, eta guk kalean aldarrikatzen jarraitzea erabaki dugu. Greba orokorrak agenda sindikal bat ekarri zigun. Ez dago inolako arrazoirik greba orokorreko agenda sindikala aldatzeko.

Hitzaldi osoa