Nafarroako Hezkuntzako bigarren greba egunak %60ko jarraipena izan du

2012/05/29
Nafarroan sindikatuen gehiengoak deitutako hiru greba egunetako lehenengoa egin dute gaur, murrizketen aurka. Gaurko hainbat mobilizaziotara deitu dituzte sindikatuek. Iruñean, eguerdiko hamabietan manifestazio jendetsua egin da.

 

ELA, STEE-EILAS, LAB, CCOO, AFAPNA, UGT, ANPE y CSIF sindikatuek deitutako protesten helburua Nafarroako Gobernuak iragarritako murrizketak bertan behera uztea da. Datorren 31koa izango da Nafarroako sindikatuek deitutako hirugarren greba eguna hilabete honetan.