GIZARTE EKIMENA

Patronalek funtseskoak diren gaietan ez dute proposamen berririk aurkeztu

2024/01/12
Eros-ahalmena bermatzen duen proposamenik gabe, lan kargak arintzeko neurririk gabe, enplegua bermatzeko neurri zehatzik gabe eta sektore feminizatuentzako hobekuntzarik gabe etorri dira gaurko mahaira berriro ere. Egoera honetan, sindikatuek urtarrileko grebak mantenduko dituzte. Patronalei funtsekoak diren gai hauetan proposamena landuta dutenean biltzeko prestutasuna adierazi diete.

Asteazken honetan, urtarrilaren 10ean mahai negoziatzaileko bilera izan zen. Bileran Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek langileak grebara eraman zituzten eskaerengandik oso urrun zegoen dokumentu bat aurkeztu zuten.

Sindikatuek, urtarrilaren 12ko bilerarako langileen eskaereri erantzungo zion proposamen bat egiteko galdegin zieten. Gaurko bilerara ordea etxeko lanak egin gabe eta aurrerapuso nabaririk gabe etorri dira patronalak akordiorako klabeak diren gaietan. Eros-ahalmena bermatzen duen proposamenik gabe, lan kargak arintzeko neurririk gabe, enplegua bermatzeko neurri zehatzik gabe eta sektore feminizatuentzako hobekuntzarik gabe etorri dira gaurko mahaira berriro ere. Lanbide Heziketan zein gainerako gaietan zehaztasun gabeko edo oso eskasak diren edukiak ekarri dituzte.

Hau horrela, sindikatuek gai horiei erantzungo dioten proposamen bat lantzeko eskatu diete patronalei. Proposamena landuta dutenean biltzeko erabateko prestutasuna adieraziz.

Hau horrela, sindikatuek urtarrilerako grebak mantenduko dituzte. Agerikoa baita greben eraginez patronalak mugitzen direla.

Langile guztien eros-ahalmena bermatuko duen, lan kargak arintzeko eta enplegua bermatzeko neurriak jasoko dituen, sektore feminizatu eta prekarioenen baldintzak hobetuko dituen eta Lanbide Heziketa modu egokian arautuko duen proposamena dute sindikatuek helburutzat. Euskalduntze planak, berdintasun planak eta lan osasuna bermatzeko, bereziki arrisku psikosozialak plangintza eta neurriak hartzea bermatuko duten aurreikuspenekin batera.