Sei hilabetez greba mugagabean daramatzaten langileek, akordioa lortzeko ardura hartzeko exijitu diete enpresari eta udalari

Enviserreko langileek, parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeaz arduratzen den Gasteizko Udalaren kontratak, 6 hilabete bete dituzte greba mugagabean, soldata duinak eskatzeko. Joan den ostiralean, grebak 6 hilabete bete zituenean, mila pertsona baino gehiagok manifestazioa egin zuten Gasteizen gatazkari irtenbidea ematea eskatzeko.
PRECOn egindako azken bileran, greba batzordeak egingarria den, zentzuzkoa eta 2025etik soldata duinak bermatzen dituen proposamena egin zuen, grebari amaiera emateko. Enpresak, ordea, atzeratu egin zuen bere erantzuna, Udalarekin kontsultatu arte, eta biharko beste hitzordu bat egiteko geratu zen.
Enpresak bi hilabete baino gehiago proposamenik egin gabe egon ondoren, langileek beste urrats bat eman dute egoera desblokeatzeko. Ildo horretan, Gasteizko Udalari eta Enviserri eskatzen diete beren erantzukizunak hartzeko eta behin betiko akordioa lortzeko beharrezko ahalegina egiteko, langileek duten babes sozial zabala azpimarratuz.