Tubacexeko langileek atzera bota dute zuzendaritzaren proposamena

Tubacexeko langileek atzera bota dute zuzendaritzaren proposamena
Laudioko eta Amurrioko Tubacexeko langileek zuzendaritzaren proposamena baztertu dute. Hala erabaki du “aho batez” ELA, STAT, CCOO, LAB eta ATAL sinikatuek osatutako komiteak, zeinetan ELAk gehiengoa duen. Gaur amaitzen zen orain bi aste zuzendaritzak aurkeztutako proposamenari erantzuteko epea.

Komiteak argi du erabakia: ez ditu kaleratzerik onartuko, ezta Hitzarmen Kolektiboa berriro negoziatzea ere, enpresak hainbatean urratu baititu bertan jasotakoak, eta jada ez du “sinesgarritasunik”. Horregatik baztertu du proposamena.

Horren aurrean, komiteak ziurtatu du gatazka konpontzeko borondatea izan baduela, baldin eta EREa bertan behera geratzen bada. Gainera, pandemiaren eraginez jasaten ari diren egoerari aurre egiteko uneko neurriei buruz hitz egiteko prest daude sindikatuak, beti ere Tubacexen etorkizuna bermatuko duten egitasmoa mahai gainean jartzen bada.

Bien bitartean, grebarekin jarraituko dute langileek.