Zarauzko udaleko eraikinen garbitasuneko langileen mobilizazioak
Urteen ostean ekiparazio hori ez da %100ekoa izan. Gure soldatak ez dira izan hitzarmen horretan jasotakoak, bidean lege aldaketak egon baitira. Gainera, erreforma berriak daude eta babes juridiko irmorik gabe gelditu gara. Beraz, ez dugu ez hobekuntza ekonomikorik ez eta sozialik izan urteotan.
Hori hala izanik, 2015eko urtarrilean Udalari eta enpresari hitzarmen proposamen berri bat luzatu genien, berriz ere negoziatzen hasteko asmoz. Aurreko Gobernuak begi onez hartu zuen gure proposamena. Enpresak, aldiz, erantzunik ez.
2015Eko maiatzean hauteskundeetako emaitzen ondorioz EAJ/PNV sartu zen Zarauzko Udaleko Gobernura. Data horretatik aurrera, lehenengo minututik egon gara Udal berriarekin egoera azaldu nahian, baina soluziorik gabe jarraitzen dugu. Negoziaketa prozesua hasi genuenetik urte eta erdi pasatu da eta Udal honek ez du erantzukizunik hartu bere gain. Enpresarekin ere egon gara, baina hauek ere ez gaituzte kontutan hartzen.
Egoeraren larritasunak kalera irtetera behartu gaitu. Oihu egin beharrean gaude, herriak jakin dezan gertatzen ari dena. Agente hauek egoeraren erantzukizuna seriotasunez hartu eta egoerari konponbidea eman arte ez gara geldituko.
Borroka honen hasierako ekitaldia apirilak 22an izango da Zarautzeko udaletxearen aurrean egingo dugun konzentrazioarekin eta ondoren ekintza sindikal ezberdien bitartez jarraituko dugu maiatzaren 2tik aurrera greba egingo dugularik.