Zentru-arteko batzordearen gehiengoak 24 orduko greba deitzen du Eusko Irrati osoan

2015/02/13
Zentru-arteko batzordearen gehiengoak 24  orduko greba deitzen du Eusko Irrati osoan
EUSKO IRRATIko Zentru-arteko Batzordearen gehiengoak eskaera hau egiten dio EITBko Administrazio-Kontseiluari: EREa erretiratzeko bozketa egin dezala eta esiji diezaiola EITBko Zuzendaritzari, akordioa lor dezala Eusko Irratian lanpostu-amortizazioa galerazteko.

Eusko Irratiko Zentru-arteko Batzordearen gehiengoak, ELA eta ESKren aldeko botoz, eta LABen kontrakoaz, eskari hau egin die otsailaren 24an egingo den EITBko Administrazio-Kontseiluko kideei: ERE-aren erretirada bozka dezatela eta esijitu diezaiotela EITBren Zuzendaritzari, lanpostu-amortizazioa galeraziko duen akordioa lortzeko langileen ordezkariekin.

          Era berean, otsailaren 24ean bertan,  24 orduko greba egitera deitzen ditugu Eusko Irratiko ( Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria ) langile guztiak.

          ELAk gogoratu nahi du, ERE hau,  EAJk, EH BILDUk eta LABek Administrazio Kontseiluan, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiaren laguntzaz, egin zuten akordio arrazoigabearen emaitza dela.

          ELAk salatu zuen bere garaian ere, EPD ( Enplegu Deialdi Publikoa) honek, lanpostu-murrizketaren politika bultzatzen zuela EITBn: 30 lanpostu suntsituko dira , plantilaren %10a baino gehiago, eta Zuzendaritzaren alde-bakarreko erabaki baten ondorio izan zen, nahiz eta Administrazio Kontseiluan ordezkari politiko eta sindikal batzuen babesa jaso zuen.

         Gauzak horrela, ELAk zera adierazten du, hurrengo bileraren aurrean:

         1-ELAk Administrazio Kontseilari eskatzen dio, esijitu diezaiola EITBren Zuzendaritzari, EREa berehala erretira dezala.

         2- ELAk era berean, Administrazio Kontseiluari eskatzen dio baita ere, esijitu diezaiola EITBren Zuzendaritzari ,EPDa gainditu dutenen postuak bete ditzala. ELAk ez du onartzen, lanpostuen adjudikazioa eta EREa elkarrekin lotzea.

      3- ELAk Administrazio Kontseiluari esijitzen dio, eska diezaiola EITBren Zuzendaritzari , negoziazioak has ditzan langileen ordezkariekin, lanpostu-amortizazioa galeraziko duen  EPD-Enpledu Deialdi Publikoa egiteko akordioa lortzeko.