Zerbitzuaren pribatizazio ezkutuari eta langileen lan baldintzen prekarizazioari atea irekitzen dion suhiltzaileen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak
Gaur, uztailak 27, Eusko Jaurlaritzak, Suteen prebentzio eta itzaltze eta salbamenturako Lege proiektua onartu du. ELAk beste behin ere salatu nahi dugu, Eusko Jaurlaritzak Lege proiektu honen tramitazioan izandako transparentzia falta. Hasieratik, berau onartu dutenerarte ez baitute ez langileekin, ezta ordezkatzen dituzten sindikatuekin kontatu eta beraien interesen arabera aldatu dute lege proiektua. Gaur gaurkoz, ez dugu ezagutzen, Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarrean tramitatzen hasteko onartu duen Lege proiektua.
Suhiltzaileek, behin baino gehiagotan, kontzentrazio ezberdinetan erakutsi dute Lege proiektu hau errefusatu egiten dutela, bai berau tramitatu den eragatik eta baita edukiagatik ere, ezkutuan zerbitzuaren pribatizazioari ateak irikitzen dizkiolako. Euskal Funtzio Publikoko Kontseiluaren bileran, Eusko Jaurlaritzak, alde sozialak presionaturik, artikulatuan aldaketa bat egin zuen. ELAtik, salatzen jarraitzen dugu, artikulatu berri honek ez duela zerbitzuaren kudeaketa publikoa bere osotasunean bermatzen.
Lege osoari dagokionean, ondokoa salatzen dugu:
1.- Zerbitzuaren ezkutuko pribatizazioari ateak irekitzen dizkio.
2.- Lan baldintzen prekarizazioa. Aldi baterako suhiltzaile eta suhiltzaile auxiliarraren figura berria sortzen da. Honek, lan baldintzak prekarizatzea ekarriko du.
3.- Funtzioak ez ditu ondo definitzen. Suteak prebenitzea eta pertsonak salbatzea funtzio nagusi gisa aldarrikatzen ditugu.
4.- Koordinazio komisioan, alde sindikalaren presentzia eskasa.
5.- Arkauten zentralizaturiko formakuntza. Formakuntza Arkauten zentralizatzen da, baina formazio hau zuzenean Arkauten eta suhiltzaileek emandakoa izan behar dela pentsatzen dugu.
6.- Ez dago taldeen birklasifikazio automatikorik. Ertzaintzan eta Udaltzaingoan ematen den bezala, zergatik ez suteen prebentzio eta itzaltze zerbitzuan?
Lege proiektu honek, Eusko Legebiltzarrean hasiko du bere tramitazioa berehala. ELAk, legebiltzarreko talde politiko guztiei exijitzen die langileen iritziak kontutan har ditzatela Lege proiektu honen eztabaida eta emendakinak egiterakoan, eta benetan suhiltzaile zerbitzu publiko, sendo eta kalitatezko batzuen alde lan egin dezatela.
ELAk bere aldetik, mobilizazioekin jarraituko du, suhiltzaile zerbitzuetako langile guztien defentsan.