Zor ilegitimoa ez da ordaindu behar
Toussaintek esan duenez, greziar gobernuak hartu duen zorraren zati bat ilegitimoa denez ez da ordaindu behar.
Finantzetako aditu honek adierazi duenez, zor greziarrari buruzko "egiaren batzordea" 10 herrialdetako 30 lagunek osatzen dute, eta ekainerako txosten bat argitaratuko dute. Bere iritziz, zorraren zatirik handienak ez du herritarrentzako inolako onurarik ekarri ondasun edo zerbitzuei dagokienez. Haatik, bankariei baino ez die mesede egin, eta hauek gizarteari sakrifizio izugarriak egin beharra ezarri diete, giza-eskubideak urratzen zituztelarik, aldi berean zor horiek betirako bihurtuz.
Toussaintek kargu hartu dio Mariano Rajoy espainiar Gobernuburuari, "negoziazioek porrot egitea nahi" duelako, "austeritatea beste politikarik ez dela posible frogatu nahian".
Toussaintek Hego Euskal Herrian sortzen ari diren zorraren herritar ikuskaritza egin dadin sortzen ari diren batzordeetan parte hartzera dei egin du.
Bestalde, ELAko idazkari nagusiak esan du ezinbestekoa dela zorra aztertzerakoan administrazioen diru-sarrerak eta gastua aztertzea; esaterako, kontutan izan behar da bertoko presio fiskala europar batez bestekoa adinekoa balitz ogasunek 7.000 milioi euro gehiago bildu ahal izango luketeela, eta zenbait azpiegituratan, esaterako ATHan, dirua alferrik botatzen ari dela.