dsbe

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du DSBEa jasotzeko alokairu kontratua izatera edo jabe izatera behartzen duen artikulua

2025/03/07
Auzitegiak baieztatzen du artikulu horrek modu negatiboan mugatzen duela bizilekuaren kontzeptua, okupatzen duenaren titulu juridikoaren arabera, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren 14/2022 Legeak "mugaketa negatibo hori egin ez duenean eta erregelamendua garapen edo zehaztasun horretarako gaitu ez duenean". Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Erregelamenduak, 173/20239 Errege Dekretuaren 2.2. artikuluan, betekizun hori aldatu zuen, ordurarte erroldatzearekin nahikoa zenean.

DSBEaren inguruan egiten ari diren erreforma guztien helburua bera da jasotzaile kopurua eta prestazioaren zenbatekoa murriztea eta, aldi berean, jasotzaileak kriminalizatzea, ELAn aspalditik daramagu egoera hori salatzen eta DSBEaren araudi berriarekin ere, biztanleriaren sektore prekarioen pobretze eta kriminalizazio prozesuan sakonduko zela salatu genuen. Datuek erakusten dutenez, etxea edo etxebizitza partekatzen duten DSBE jasotzen duten bizikidetza-unitateen bilakaera 15.118 izatetik, hau da, 2023ko urtarrilean (DSBEaren legeria berria 2023ko martxoan sartu zen indarrean) 9.246 izatera igaro da 2024ko abenduan. Etxebizitza partekatzen zuten 5.872 bizikidetza-unitate sistematik kanporatu dira, hau da, 2023ko urtarrilean zeudenen % 38,8, eta horien pisua, % 30 inguruan egon dena hamarkadetan, % 15,94raino murriztu da.

Epai honek argi erakusten du borrokatzeak merezi duela eta gehien behar dutenekin egoteak duen garrantzia.