Euskal instituzioak: genozidekin negozioetan
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) ibilbide luzea du Israelgo estatu kolonialarekin eta haren eragile ekonomikoekin loturak eta aliantzak sustatzen. EAE osatzen duten erakundeek, Eusko Jaurlaritzatik Foru Aldundietaraino, urteak daramatzate aldebiko harreman ekonomiko eta diplomatikoak sendotzeko ahalegin sistematikoak egiten, Gazan eta Zisjordanian okupaziopean dagoen populazio palestinarrak bizi duen apartheid egoeraren gainetik.
2023ko urritik aurrera Israelek bultzatutako estrategia beren-beregi genozidaren ondorioz, euskal erakundeek asoziazio horren profil publikoa murriztu behar izan dute, sentsibilizazio handiko euskal gizartearen kritika saihesteko. Horrela, lehen Industria Planetan eta Nazioartekotze Estrategietan Israeli buruz ohikoak ziren zenbait izendatze eta aipamen desagertu dira, hala nola, lehentasunezko "herrialde", "merkatu" edo "bazkide" gisa identifikatzen dutenak. Baina horrek ez du esan nahi lotura horiek desagertu direnik. Aitzitik, bizirik jarraitzen dute.
Lankidetza publiko-pribatuan, segurtasunaren, defentsaren, justiziaren, osasunaren, uraren eremuan ere lotura zuzenak daude.
Gure lurraldeko lehen mailako hainbat enpresa, erakunde autonomikoak eta foralak mimatutakoak, eta funts publikoen kopuru izugarriak jasotzen dituztenak, lankidetza publiko-pribatuan, segurtasunaren, defentsaren, justiziaren, osasunaren, uraren eremua lotura zuzenak dituzte. Israelgo eragile ekonomiko eta instituzionalekin aliantzetan eta salerosketetan dabiltza, genozidioaren ekonomia elikatuz.
Nahikoa da odolez bustitako merkataritza-harremanak koipeztatzea. Ez dago aitzakiarik.