ELAk Bilboko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako ordezkaritza hobetzen jarraitzen du

2022/12/07
Azaroaren 24tik abenduaren 5era arte Bilboko bost ikastetxetan egindako hauteskunde sindikaletan lau ordezkari gehiago lortu ditu ELAk. Gauzak horrela, , orain artekoari eutsi, eta emaitzak hobetu ditu sindikatuak Bilboko gizarte ekimeneko ikastetxe askotan.

Zerrendan ageri diren bost ikastetxeetan 31 ordezkari hautatu behar dira. Orain arte 24 izan ditu horietan ELAK. Egin berri diren hauteskunde sindikaletan, ordea, kopuru hori handitu eta 28 ordezkari izatera pasa da. Horrek esan nahi du ordezkaritzaren %90 ELArena dela ikastetxe horietan, hau da, orain artekoari eutsi, eta emaitzak hobetu ditu Bilboko gizarte ekimeneko ikastetxe horietan.