BILBOKO UDALA

ELAk langileen baldintzak eta oinarrizko zerbitzuen okertzea salatu du, enplegu mahaiak eratzen dituen arren

2026/01/23
ELAk langileen baldintzak eta oinarrizko zerbitzuen okertzea salatu du, enplegu mahaiak eratzen dituen arren
ELAk nabarmendu du plantillaren %35 aldi baterako kontratuak dituela, eta 2021-2025 urteetan zehar %8,5eko erosahalmena galdu dutela

Urtarrilaren 22an egin zen Bilboko Tokiko Enplegu eta Garapenerako lehen Mahaia, "kalitate handiagoko enplegua bultzatzeko (...) eta lan-baldintzak hobetzeko".Gonbidapena jaso arren, ELAk ez zuen Mahaian parte hartu, Udaleko langileen lan-baldintzak eta herritarrei eskaintzen zaizkien oinarrizko zerbitzuak ez baitira inolaz ere hobetuko.

ELAk salatu du Enplegu Mahai honek eta tankera horretako gainerako foroek ez dutela benetako edukirik, eta ez dutela balio lan-baldintzak hobetzeko, ezta ematen den zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ere. Bilboko Udalak 2.663 langile enplegatzen ditu zuzenean. Gainera, beste zerbitzu asko ematen ditu kanpoko enpresen bidez, hau da, zerbitzu pribatizatuak.

Bilboko Udalari dagokionez, gaur egun ia 1.000 aldi baterako langile daude, hau da, plantillaren %35. Gainera, 2021-2025 urteetan %8,5eko erosteko ahalmenaren galera dago. Hori dela eta, ELAk exijitzen dio Bilboko Udalari, baliorik gabeko foroez haratago, Udaletxeko langileen lan baldintzak hobetzea, eta hirian ematen diren zerbitzuak hobetzea.

Edukirik gabeko mahaiez gain, lan- eta bizi-baldintza materialetan eraginik ez dutenez, ELAk Bilboko Udalari eskatu dio urratsak egin ditzala lan-baldintzak hobetzeko, eta Bilboko bizilagunei ematen dizkien funtsezko zerbitzuak hobetzeko.