Igurco taldeko egoitzetako garbitzaileek hirugarren greba eguna izan dute

2021/07/02
Jose Maria Azkuna (Zornotza) eta Bilbozar (Bilbo) egoitzetako garbitzaileek, biak Igurco taldekoak, hirugarren greba eguna dute - Ekainaren 30etik uztailaren 2ra - Egoitza horietan garbiketa-orduen murrizketa salatzeko. Azpimarratu dutenez, pandemia betean, horrek arrisku nabarmena dakar egoiliarren segurtasunerako eta osasunerako eta zerbitzuaren egonkortasunerako. ELAk salatu duenez, bi egoitzak kudeatzen dituen Igurco enpresak eta Clymagrup garbiketa-azpikontratak langileak kaleratu eta gainerako garbitzaileen lanaldia murriztu dute. Horrek esan nahi du astean 130 ordu eta 33 minutu gutxiago garbitzen direla; 2015ean pandemia baino askoz lehenago, plegu bidez, egoitzak eskatzen zuena baino 104 ordu eta 33 minutu gutxiago.

Sindikatuaren ustez, "onartezina eta erabat arduragabea" da pandemia betean eta gaixotzeko arrisku handiena duten pertsonak bizi diren zentro batean garbiketarako orduen erdia baino gehiago murriztea.

ELAk Diputazioari, zerbitzuaren azken arduradunari, esan dio kezkatuta dagoela egoitza horretan bizi den egoerarekin, baina orain arte "enpresekin hitz egitea" izan da bere konpromiso bakarra.