KPIaren gaineko soldata-igoerak SERMANFER enpresan

2022/03/23
SERMANFER enpresako langileek akordio bat lortu dute 2022-2024 urteetarako. Akordioak hobekuntza handia dakar lan-baldintzetan. Akordioak aurreko urteko KPIa + % 1eko soldata-igoera jasotzen du urte bakoitzerako. Gainera, gaixotasun arruntaren aldi baterako ezintasunaren osagarrian hobekuntzak jasotzen dira, ordaindutako lizentzien hobekuntzak, langileen batzarretarako ordu-kredituaren hobekuntzak eta lanpostu guztiak soldata-tauletan ezartzen dira.

2021eko abenduan hasi zen lantoki horretako lan-baldintzei buruzko negoziazioa. Hainbat bilera egin eta grebarako deialdia iragarri ondoren, akordio hau lortu da. SERMANFER, S.A.U. CAF taldeko enpresa bat da, eta tranbiaren mantentze-lanak egiten dituen lantokia du Bilbon. 10 langile ditu, guztiak ELAko afiliatuak. Enpresako ordezkari bakarra ere ELAkoa da.