Langileak greba mugagabea hasi dute hitzarmen propioaren alde
2026/05/12 Industria eta Eraikuntza Gasteiz
Enpresako hitzarmenaren negoziazioan urtebetez gora-beherak izan ondoren, Decons-eko langileek ez dute borroka eta mobilizazioa beste alternatibarik izan. Helburua hitzarmen propioa sinatzea da, hondakinak eta lehengaiak berreskuratzeko eta birziklatzeko ezarritako hitzarmen estatala gainditzeko. Hitzarmen horren arabera, ozta-ozta daude Estatuko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren gainetik, eta urtean 1.770 ordu baino gehiago egiten dute lan.
ELAk eskatzen du:
-
Hitzarmen propioa
-
Aplikaziorik ezaren eta ultraaktibitatearen klausulak
-
Lanaldia: hitzarmenaren indarraldian zehar, astean 37,5 orduko lanaldira iristea.
-
Toxikotasun-plusa
-
Soldata-igoerak, soldata-taularekin
-
Bajak hobetzea
-
Gaueko lanaren hobekuntzak
Greba mugagabea maiatzaren 11n hasi zuten, eta hurrengo egunetan mobilizazio egingo dituzte.