Langileek hirugarren aldiz lanuzteak egin dituzte
2026/04/21 Industria eta Eraikuntza Oarso-Bidasoa Oria-Goierri
Gaur, CAFek Beasain eta Irunen dituen lan zentroetan geldialdiak egin dituzte. Enpresako hitzarmenaren negoziaketan murgilduta daude eta mahai negoziatzailea blokeatuta egon ez arren, zuzendaritza ez da behar besteko aurrera pausuak ematen ari.
ELAk berresten du akordioak honako edukiak izan beharko lituzkeela: benetako soldata-hobekuntzak, lanaldia langileen eta tituludunen artean parekatzea, lizentzien hobekuntzak eta lan-arrazoiengatik lantegitik atera behar duten langileen joan-etorrien baldintza hobeak.
Gaurkoa hirugarren geldialdi eguna izan da, eta gaurkorekin guztira 6 dira gelditu diren orduak. Egutegiak guztira 62 orduko lanuzteak aurreikusten ditu.
Gaurko lanuzteak jarraipen zabala izan du, eta langileek zuzendaritzari mezu argia eman diote: “Eskaintzen duena ez da nahikoaa langileentzako”. Beraz, langileriak zuzendaritzari eskatzen dio langileentzat sinagarriak diren edukiak jar ditzala mahai gainean.