Elkarreratzea egingo dute enpresak hitzarmena betetzen ez duela salatzeko
 
                
              Donostiako Ospitaleko azpikontratatutako garbitzaileek hilabete luzeak daramatzate zerbitzua bere gain duen enpresari hitzarmena betetzeko eskatzen. ISS enpresak zerbitzua hartu zuenetik aldebakarrez lanpostu hutsak eta postu aldaketak ez ateratzeko hautua egin zuen. Modu honetan, astean zehar dauden langileei ez zaie postuz aldatzea ahalbidetzen, baina batez ere, asteburuetako langileei ez zaie ez dute astean zehar sortzen diren postuetara pasatzeko hitzarmenak jasotzen duen eskubidea bermatzen.
Egoera horren aurrean, hainbat bide jorratu eta enpresaren erabakiaren aurkako sententzia egon arren enpresak entzungor egin eta lanpostu hutsak betetzeko prozedurak martxan jarri gabe jarraitzen du. ELAren iritziz egoera honek asteburuetako langileak kaltetzen ditu gehien, izan ere, lanaldi partzialak dituzte. Gauzak horrela, astebukaeretakoei astean zehar lan egiteko aukera mugatzeak langile horiek lan kontratu partzialak izan eta beronek lan eta bizi baldintzetan duten ondorioetara kondenatzen ditu: erretribuzioaren erdia, jubilazio desgaitasun edota gizarte segurantzako prestazioetarako ere eragin negatiboa, etab.
Enpresaren borondate falta ikusita, langileek elkarreratzea egieta erabaki dute Donostiako Unibertsitate Ospitalaren aurreran, bihar, 10:30etan.
