EPE Administrazio Orokorra 2022 |Bigarren txanda
Eusko Jaurlaritzak 2022ko egonkortze-prozesuetan eskainiko dituzten plaza kopurua, argitaratu zuen maiatzaren 30ean, hau da, eskala eta kategoria guztietatik aterako diren plazen kopurua. Guztira, Administrazio Orokorrean 3.684 plaza daude prozesu desberdinetan.
Joan den irailaren 13an, Eusko Jaurlaritzak 2022ko egonkortze-prozesuen 2. fasea argitaratu zuen, prozesu honetarako deitutako funtzionarioen kidego/eskaletan eta lan-kategorietan:
- Funtzionarioen hainbat eskalatako oinarri espezifikoak.
- Lan-kontratudun langileen lanpostuen oinarri orokorrak.
- Ibaiondo heziketa zentroko oinarri espezifikoak.
- Beste hainbat lan-kategoriatako salbuespenezko prozesuen oinarri espezifikoak.
Izena emateko epea urriaren 13an amaitu da. Izen emateko esteka.
2. FASERAKO DEIALDIA
Deialdi hau bi prozesutan banatzen da:
* Salbuespenezko prozesua (merezimendu-lehiaketa): azterketarik gabe, merituak baloratuz ebatziko da.
* Prozesu berezia (lehiaketa-oposizioa): azterketarekin.
Azterketak proba bakarra izango du, nahitaezkoa eta baztertzailea.
Proba honek bi zati ditu:
- A zatia: galdera-sorta, erantzun-aukerekin dituzten 700 item, lan-kategorien eta A eta B taldeetako funtzionarioen eskaletako gai-zerrendako zati orokorrarenak. (Hautaketa-prozesuetako galdera sorta: gaitegi orokorra)
- B zatia: hainbat erantzun-aukera dituen galdera-sorta, lanpostuaren zereginekin lotutako kasu teoriko-praktikoei buruzkoa. Kasu teoriko-praktiko horiek deitutako eskalaren/kategoriaren oinarri espezifikoekin argitaratu den gai-zerrenda espezifikoaren barruan sartuko dira.
Proba osoak (A zatia + B zatia) 120 puntuko balioa izango du gehienez.
A zatia (0-80 puntu) - B zatia (0-40 puntu)
- * Erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzen baten balioaren herena deskontatuko da.
- * Proba gainditzeko, 60 puntu edo gehiago lortu behar dira guztira (A +B zatiko puntuen batura).
Lan-eskaintza publikoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero… https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/
ELA-REN IKASTAROA LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA PRESTATZEKO
ELAk online ikasteko ikastaro-plataforma bat eskaintzen dio afiliazioari, oposizio-lehiaketaren azterketa-zatia errazago prestatzeko. Ikasteko plataforma honek eguneko edozein unetan konektatzeko aukera emango dizu, eta azterketa-egunera arte egongo da eskuragarri.
Bertan, gai-zerrenda orokorreko galdera-sortako galderak eta erantzunak simulatu ahal izango dituzu (A zatia), edo, Ibaiondoren kasuan, kasu praktikoenak (B zatia).
ELAk bi ikastaro eskainiko ditu:
Ikastaroa GAITEGI OROKORRA.
- * Ikastaro honetan ikasi eta praktikatu ahal izango dituzu gaitegi orokorreko erantzun zuzenak eta azterketa-simulazioak. Ikastaro honek Administrazioak eskainitako deialdi guztien oposizio-lehiaketari dagokion azterketaren A zatia prestatzeko balio du, egonkortze-oposizioaren bigarren fase honetan.
- * Izena eman eta ikastarora sartzeko gakoak jaso ondoren, deialdiari dagokion azterketa-egunera arte egongo da irekita.
- * Ikastaroaren kostua 30 €-koa da- eta izena emateko klikatu hemen
IBAIONDO HEZITZAILEENTZAKO IKASTAROA
- * Ikastaro honetan ikasi eta praktikatu ahal izango dituzu gaitegi orokorreko erantzun zuzenak eta azterketa-simulazioak. Ikastaro honek Administrazioak Ibaiondorako eskainitako deialdiaren oposizio-lehiaketari dagokion azterketaren A zatia prestatzeko balio du, egonkortzeko oposizioaren bigarren fase honetan.
- * Era berean, ikastaro honek, Ibaiondoko HEZITZAILEAREN lan-kategoriarako, gai-zerrendaren zati espezifikoan oinarritutako 5 kasu praktiko eskainiko ditu.
- * Izena eman eta ikastarora sartzeko gakoak jaso ondoren, deialdiari dagokion azterketa-egunera arte egongo da irekita.
- * Ikastaroaren kostua 50 €-koa da- eta izena emateko klikatu hemen
OHARRA: ikastaroetan izena emateko beharrezkoa da afiliatuta egotea. Afiliatu nahi baduzu, klikatu hemen.
Gogoan izan afiliazio-eskaera bete ondoren mezu automatiko bat iritsiko zaizula, afiliazio-eskaera jaso dugula esanez. Afiliazioa erregistratzen dugunean, dagoeneko afiliatuta zaudela jakinaraziko dizugu, ikastaroan izena eman ahal izateko.
Ikastaroekin zerikusia duen edozein kontsultarako: admorokorra@ela.eus
ELAK Administrazio Autonomoari buruz argitaratzen duen informazioa bidaltzea nahi baduzu, hemen erregistra zaitezke.