Euskotreneko gidari-kobratzailea
Dakizuenez, ELAgunen kontsulta dezakezue Euskotrenek emandako informazioa, eta testak egin ditzakezue Kobratzaile Gidariaren egungo kanpoko sustapenaren gai-zerrendari buruz.
Gunera sartu nahi dutenek helbide elektroniko honetara bidali ditzakete datuak: ela@euskotren.eus
Gainera, psikoteknikoak prestatzeko laguntza-ikastaroak egingo ditugu Donostian (otsailaren 24,25, 26), Bilbon (martxoaren 3, 4 eta 5ean) eta Gasteizen (martxoaren 10, 11 eta 12an).
Ordutegia:
- Goizez 9: 30etatik 13:00etara.
- Arratsaldez 15:00etatik 18:30etara.
Aldez aurretik izena eman behar da. Antolaketa-arrazoiak direla eta, bertaratu nahi dutenek esteka honetan eman dezakete izena.

