EPE Arabako Foru Aldundia 2025

Arabako Foru Aldundiak EPEa onartu du hutsik dauzkan hainbat lanpostu betetzeko.

Kontsolidazio prozesuen harira behin-behinekotasuna %8tik behera geratzea zen helburua, baina Aldundiak ez zuen bete eta orain EPE libre bat onartu du.

EPE honetan izangaiei ikastaldian laguntzeko materiala landu du ELAk, eta C1 taldeko Administrarien lanpostuetarako EPEa prestatzen laguntzeko berariazko gaitegiaren inguruko ikastaro bat ere antolatu dugu.

Administrazioan dagoen izugarrizko behin-behinekotasunarekin amaitzea du helburu ELAk, eta bide horretan presioa egiten jarraituko dugu. 

Gai zerrenda

Gai zerrenda eskatu

Ikastaroak

Ikastaroetan izena eman

EPE honetan afiliatuei ikastaldian laguntzeko, C1 taldeko Administrarien lanpostuetarako berariazko gaitegiaren inguruko ikastaroa antolatu du ELAk, Manu Robles-Arangiz Institutua eta UNEDekin batera Gasteizen.

Lekua: Gasteizen, Zabalganako Gizarte Etxean.

Datak eta ordutegia:

  • Martxoaren 3tik, apirilaren 10 arte, astelehenetik ostegunera.
  • Martxoak 3, 4, 5, 6, 10, 11, 12, 13, 17, 18, 19, 20, 24, 25, 26, 27 eta 31.
  • Apirilak 1, 2, 3, 7, 8, 9, 10.

Ordutegia: Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara

Ikastaro bakoitzak 75 ordu presentzial izango ditu. Eta administrarien berariazko gaitegi OSOA landuko da.

  • Ikastaroetan parte hartzen dutenei UNEDek ziurtaturiko agiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80an parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.

  • Ikastaroaren prezioa 130€ izango da pertsonako.

  • Izen-emate epea: Otsailaren 6an zabalduko da. Plaza mugatuak: 50 pertsona.

Izena emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren web orrian izena ematea.
  • Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

  • Gasteiz: Manuel Iradier, 25-behea. Telf.: 945 15 80 76
  • Arabako Foru Aldundiko Elako Atal Sindikala: sindicatoela@araba.eus