Nafarroako Gobernuko atezainen EPE (2019)
Hainbat afiliatuk horrela eskatuta, aurrekoetan egin dugun moduan, ELAren lokaletan ikastaroa antolatuko dugu gure afiliatuentzat EPEa prestatzen laguntzeko, eta jada hainbat editorialekin harremanetan gaude gai-zerrenda edo temarioak eskuratzeko afiliatuek erraztasunak eta %30eko beherapena izan dezaten.
Jarraian aukera duzu honakoak egiteko: ikastaroetan izena eman.
1. Gai-zerrenda
2. Ikastaroak
Atezainen EPEaren prestakuntzan laguntzeko ikastaroak antolatu ditugu Manu-Robles Arangiz Institutua Fundazioarekin batera Iruñean.
Lekua: Iruñea (ELAren egoitzan).
Datak eta ordutegia:
-
Otsailaren 1etik hasita eta apirilaren 26 bitarte, ostiralero 16:00etatik 19:30era.
Ikastaro bakoitzak 42 ordu presentzial izango ditu eta norberaren laneko Y.
- Ikastaroaren prezioa 80€ izango da pertsonako.
- Izen-emate epea: urtarrilaren 15etik 30era.
Izena emateko baldintzak:
- Afiliatua izatea.
- ELAren web orrian izena ematea.
- Ikastaroa hasi aurretik ordainketa egitea.
Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:
- Iruñea: Iturralde y Suit z/g (10. zenbaki aurrean). Telf.: 948 00 79 30.